partekatu
• ZERBITZU PUBLIKOAK
Gaursa Autoak enpresari adjudikatu zaio obra-brigadarako iraulki-furgoneta baten erosketa, 46.091 euroren truke
Lasarte-Oriako Udalak Gaursa Autoak SAri adjudikatu dio Zerbitzu Munizipaletarako furgoneta iraulkidun bat hornitzea, 46.091 euroren truke.
Erosketaren arrazoia da zama-ibilgailu nahikorik ez izatea, eta horregatik aurreikusi zen udaleko aurrekontuetan atzeko iraulki-kutxa duen furgoneta bat erostea. Ibilgailua beharrezkoa da obra-brigadak egiten dituen obra munizipaletako materiala garraiatzeko.