partekatu
• ESKOLA PUBLIKOA
Eskola publikoaren jaia matrikulazio kanpaina dela eta
Urtarrilaren 27an, 9: 30ean Okendo plazan festa bat egingo da Lasarte-Oriako eskola publikoan matrikulazio kanpainaren barruan.
Matrikulazio kanpainaren aurkezpenean izan ziren Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, Hezkuntza zinegotzi Maite Iglesias eta Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri Ikastetxe Publikoetako zuzendari Oiartza Pampliega eta Garaikoetxea-Landaberri Ikastetxe Publikoetako zuzendari Consuelo Aizpurua.
Hezkuntzako zinegotziak jakinarazi zuen aurtengoa dela Lasarte-Oriako 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat matrikulazio-kanpaina egiten den 2. urtea. Iaz bezala, familiei diptiko bat bidaliko zaie eta banderolak jarriko dira herrian zehar kanpaina gogoratuz.
Aurten garrantzi handiagoa eman nahi izan zaio kanpainari, eta beraz, urtarrilaren 27an festa bat egingo da Okendo plazan.
Programa honako hau da:
9:30 - Senitartekoen eta pailazoen etorrera eta haurrek eskolatzeak beraientzat zer esan nahi duen adierazteko marrazkiak eta esaldiak egitea. Arkupean sokarekin jarriko dira ikusgai.
11:30 - Zorionak ikuskizuna Marimotots eta Porrotxen eskutik.
12:30 - 4-5 kideko taldeek (haurrak eta gurasoak) eskolatuta egotearen esanahia eta onurak azalduko dituzte. Hauek dira taldeak:
- 2 talde HH (Landaberri + Zumaburu-Sasoeta)
- 2 talde LH1-2 (Landaberri + Zumaburu-Sasoeta)
- 2 talde LH3-4 (Landaberri + Zumaburu-Sasoeta)
Ondoren, Agur bat lagun maite abestia dantzatuko dute bertaratutako guztiek. (Koreografia ikasteko esteka https://www.youtube.com/watch?v=DCkteM1i72U )
12:45 inguruan, Ikastetxeetako zuzendariek zalantzak eta galderak erantzungo dituzte.
Amaitzeko, taldeko argazki bat egingo da, koloretako pankarta astintzen duten bitartean.