Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN EGUNA

Eskualdeak Buruntzaldeko 14. Ibilbideen Eguna ospatuko du

Buruntzaldeko lau udalerrietako ordezkariek aurkeztu zuten eskualdeko mendi-ibiliak gustuko dituzten pertsonak bilduko dituen urteroko ekitaldi hau.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Jon Larrañaga teknikariak (Lasarte-Oria), Jose Luis Verdasco zinegotziak eta Itziar Olano teknikariak (Andoain), Beñat Larrañaga zinegotziak eta Alaitz Egaña teknikariak (Usurbil) eta Alex Astigarraga teknikariak (Urnieta) aurkeztu zuten jardunaldia.

Valdiviak adierazi zuen “Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, aukera dugula lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeko 2022-2023 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, 2022ko urriaren 16an (igandea) izango da.

Buruntzaldeko Ibilbideen Egunaren zehaztasunak:

  • Eguna: 2022ko urriaren 16a, igandea.
  • Ordutegia: 8:00 - 14:00 bitarte

Kontrolak eta anoa

Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

  • Usurbilen: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan
  • Andoainen: Udaletxe azpian
  • Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan
  • Urnietan: Udaletxea azpian

Itzuli handia

Buruntzaldeari itzulia oinez eman nahi izanez gero, goizeko 8:00etan, Lasarte-Oriatik talde bat (edonork parte hartu dezake) irtengo da ibilbide hau egitera (27 km). Ostadar S.K.T.ko mendizaleen saila izango da taldearen arduraduna.

Aurten ere Navi Ruta izeneko aplikazioa erabilgarri egongo da, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarriko diren QR kodeak eskaneatu beharko dira, kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, irteerako herriak zigilatuta; partaide batek bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan eskuoihal bat jasoko du opari. Salbuespenak, Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak dira, edozein norabidean eginez gero aipatutako eskuoihala lortuko baitu.

Antolakuntza

Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

Laguntzaileak:

  • Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
  • Euskalduna Mendizale Elkartea (Andoain).
  • Ostadar S.K.T, mendizaleen saila (Lasarte-Oria).
  • Super Amara (hornikuntzak anoa puntuentzat).
  • Eusko Jaurlaritza.

Arduradun nagusia

Lasarte-Oriako Udala

Kontrol guneen arduradunak

udal bakoitza

Informazio gehiago:

Buruntzaldeko kiroldegietara deituz

Eguerdiko 12:00etan, Aginagan, Ezpaldiko gasolina-zerbitzugunean hasita autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da.

Autobus zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:

AGINAGA

USURBIL

LASARTE-ORIA

ANDOAIN

URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia

gasolinera

S.Inazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (zerbitzu amaiera)