partekatu
• SANPEDRO JAIAK
Aurkeztu da 2024. San Pedro jaietako omendua aukeratzeko prozesu parte-hartzailea
Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko.
Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Jaietako zinegotziak eta Nagore Durán Herritarren Partaidetzarako zinegotziak aurkeztu dute gaur hasi eta apirilaren 3an amaituko den prozesua.
Prozesu horren bidez, herritarrei eskatzen zaie proposatu ditzatela udalerrian lan egin duten eta lasarteoriatarrei mesede egin dieten pertsonak, taldeak, elkarteak edo kirol-klubak.
Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.
Proposamen guztietatik egokiena aukeratuko da, txupinazoa botako duena eta ekainaren 29an, San Pedro egunean, omenduko dena.
Nola parte hartu
- Etxe bakoitzeko postontzian utzitako txartela helbide hauetako postontzietako batean utzi beharko da:
- Emakumearen zentroa
- Kultur etxea
- Gaztelekua
- Udaletxea (arkupe zaharrak)
- Kiroldegia
- Udalaren webgunearen bidez, esteka honetan: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/2024ko-san-pedro-jaietako-omendua-hautatzea