partekatu
• STOCKAREN AZOKA
Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin
Irailaren 1etik 3ra, Lasarte-Oriak herriko merkataritzako Stockaren Azokaren beste edizio bat egingo du, eta 17 establezimenduk hartuko dute parte
David Mateos jarduneko alkatea eta Aterpeako ordezkariak bertan zirela, Miguel Angel Prietok aurten irailaren 1etik 3ra egingo den azoka aurkeztu zuen. Herriko 17 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Mabel moda, Inés Flores artisautza, Imagine jantzi-denda, Nahio arropa-denda, Urruzola mertzeria, Leder oinetakoak, Noaoa bidaiak, Kaizen altzariak eta dekorazioa, Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Olmi mertzeria, Bote Tattoo, Deco 75 textil hogar, Mauxa mertzeria, Alba moda, Iturbe zapata-denda, Dulce Tentación eta Arregui elektrizitatea.
Kanpaina honen asmoa ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta gordetako produktua salgai jartzea, denboraldi berriari begira artikulu berriak sartzeko.
Bai Udalak eta baita Aterpeak ere kanpainan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak, herriko merkataritza bisitatuz.