Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROL GALA

2024 urteko kirolarien aukeraketarako parte-hartze prozesua aurkeztu da

Gaurtik aurrera, parte-hartze orria udalerri osoko postontzietan banatzen hasi da, non herritarrek hautagaitzak proposatu ditzaketen.

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdiviak, eta herritarren partaidetzako zinegotziak, Nagore Duranek, Lasarte-Oriako 2024 urteko kirolarien aukeraketarako parte-hartze prozesua aurkeztu dute.

Gaurtik aurrera, parte-hartze orria udalerri osoko postontzietan banatzen hasi da, non herritarrek hautatutako kirolarien hautagaitza eta hautagaitzarako aztertutako arrazoiak edo merezimenduak proposatu ahal izango dituzten.

Hautagaitzak

Aste honetatik bertatik, udal webgunean, www.lasarte-oria.eus gune espezifiko bat egongo da, prozesuaren oinarriak kontsultatzeko eta proposamenak online egiteko. Plataformak Lasarte-Oriako bizilagunei beren hautagaitzak erraz aurkezteko aukera emango die.

Hautagaiak izan daitezke Lasarte-Oriako adinez nagusiak diren eta honako arrazoiengatik nabarmendu diren pertsonak:

  • Udalerriko kirolaren aldeko lanagatik.
  • Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.

Proposamenak Lasarte-Oriako kirol elkarteek zein udalerriko edozein bizilagunek aurkeztu ahal izango dituzte. Sari mota bakoitzeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango da, eta horretarako udal webgunean eskuragarri dagoen edo postontzietan banatutako parte-hartze orria bete beharko da.

Non utzi hautagaitzak

Proposamenak posta elektronikoz bidali ahal izango dira, partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera, edo honako lekuetan dauden herritarren parte-hartzerako postontzietan utzi:

  • Emakumeen arteko Elkarbizitzarako Zentroa.
  • Manuel Lekuona Kultur Etxea.
  • Gaztelekua.
  • Lasarte-Oriako Udala (Udaletxe zaharreko arkupetan).
  • Maialen Chourraut kiroldegia.

Epaimahaia eta Hautagaitzen Hautaketa

Epaimahaia Udal Kirol Batzordeko kideek eta Lasarte-Oriako kirol elkarteen ordezkariek osatuko dute, eta jasotako proposamenak ebaluatuko dituzte.

Hautagaitzak jasota, Kirol Zerbitzuak hautagaitzen zerrenda eta boto-orria bidaliko dizkie kirol elkarteei eta Batzordeari. Kirol elkarteek azaroaren 28ra arte bidali ahal izango dituzte botoak posta elektronikoz Kirol Zerbitzura. Botoak sari kategoriatan banatuko dira: emakumea, gizonezkoa eta ibilbidea.

Berdinketa gertatuz gero, Kirol Batzordeko presidentziak bere kalitatezko botoa erabiliko du egoera konpontzeko.

Datak

  • Azaroaren 14 tik 28ra, hautagaitzak jasotzea
  • Azaroaren 29tik, abenduaren 8ra, jasotako proposamenen ebaluazioa
  • Abenduaren 10a, Udal Kirol Batzerdoko bilera
  • Abenduaren 11a, Pertsona eta erakunde irabazleen aurkezpena
  • Abenduaren 15a, IX. Kirol Gala
 

Dokumentuak deskargatu

Formularioa [pdf]

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala