Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDALBATZARRA

Ohiko Udal batzarra (Ekainak 13)

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du ekaineko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

GAI ZERRENDA

1.- 2024ko maiatzaren 9 eta 10ko bilkuren akten onarpena.

2.- 2024/967 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren berri ematea David Mateos Jimenez zinegotziaren dedikazio esklusiboari uko egiteari buruzkoa.

3.- 2024/983 zenbakidun alkatetza dekretuaren berri ematea, Hipodromo Etorbideko 7-1C etxebizitzaren zuzeneko besterentzeari buruzkoa.

4.- 2024/1060 zenbakidun alkatetza dekretuaren berri ematea, Gizarte Zerbitzu, Berdintasun, Lankidetza eta Osasun Batzordearen lehendakaritza bereganatzeari eta Nuria Fernandez Castrillori eskuordetzeari buruzkoa.

5.- ELZ (Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua) arautzen duen Zerga Ordenantzaren 13. Epigrafea indargabetzea.

6.- Auto-taxi bidezko garraio-zerbitzuen araubide bereziko eremu bat ezartzeko lankidetza hitzarmena onartzea.

7.- Añarbeko Uren Mankomunitateak Mankomunitatearen altako saneamendu-sarearen eta Mankomunitatea osatzen duten hamar udalen beheko saneamendu-sarearen artean egindako mugaketa-proposamena onartzea.

8.- Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren, Añarbe ibaiko Urtegiko Uren Udal Mankomunitatearen, Hernaniko Udalaren, Lasarte-Oriako Udalaren eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, Lasarte-Oria eta Usurbilgo (Gipuzkoa) udalerrietako saneamenduko hodi biltzaile orokorraren obren ustiapen integrala, mantenimendua eta kontserbazioa kudeatzeko mandatua egiteko.

9.- Lasarte-Oriako Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Esparruko 13.Bis.3 artikuluaren aldaketa.

10.- Eginkizunen fitxak eta lanpostuen zerrenda aldatzea.

11.- Lasarte-Oriako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2024-2027) eta Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak onestea.

12.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Palestina”-ri buruzkoa.

13. Galdera eta eskariak.