Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2017 ABE 04      ZERO SETTE

ZERO SETTEK HIRU URTERAKO HITZARMENA SINATU DU LASARTE-ORIAKO UDALAREKIN

Jesus Zaballos alkateak eta Zero Sette Akordeoi Orkestrako presidente José Manuel Crespok sinatu dute bi entitateen arteko harremanak arautuko dituen hitzarmena. Aurten udalak 3.727 euro emango ditu urteko jarduerarako, eta 4.500 euroraino Akordeoien Festibalerako.

Hauek dira hitzarmenak ezartzen dituen kopuruak: 3.727 euro 2017rako, 3.779 euro 2018rako eta 3.832 euro 2019rako. Eranskinaren bitartez, Lasarte-Oriako Akordeoi Festibalaren finantzazioa bermatzen da. Horrez gain, udalak instalazio munizipalak dohainik utziko dizkio orkestrari bere jarduerak egin ditzan.

Era horretan, Zero Setteren lokala errentatzearen, musika-tresnak eta soinu-ekipoak mantentzearen eta urteko beste hainbat jardueraren kostuak pagatzen laguntzen du udalak. Ordainetan, Zero Settek honako ekitaldi hauetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du:

  • Lasarte-Oriako ekitaldiak (Sanjoanak eta Kirolak Lasarte-Orian diaporama).
  • San Pedro Jaietako omenaldian parte hartzea
  • Semblante Andaluz elkartearen XXV. urteurrenean parte hartzea
  • Semblante Andaluz elkartearen Rozioan parte hartzea
  • Pasai Antxoko musika-astean parte hartzea
  • Azkaineko akordeoi-festibalean parte hartzea
  • Andoaingo musika-ekitaldia

Lasarte-Oriako alkatea bezala Zero Setteko presidentea ere pozik agertu ziren hiru urterako sinatutako hitzarmenarekin, Zero Settek egiten duen lan garrantzitsuaren erakusgarri baita.

 Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE