Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2018 EKA 04      ATERPEA

UDALAK 10.000 EUROREKIN FINANTZATUKO DU ATERPEAREN 25. URTEURRENA

Lasarte-Oriako alkateak eta Aterpeako lehendakariak hitzarmen bat sinatu zuten, merkatari eta ostalarien elkarteak aurten ospatuko duen 25. urteurrenaren programa finantzatzeko.

Jesus Zaballos alkatea pozik agertu zen hitzarmen honekin, herri mailako merkataritza indartzen baitu, Udalaren eta arlo honetako elkarte-sarearen arteko harreman onak bultzatuz. Zaballosen iritziz, era honetako elkarte batean 25 urte bete izanak kontuan hartzeko moduko oinarri soziala eta sostengua dituela frogatzen du.

Ramon Ormazabal Aterpeako lehendakariak elkartearen esker ona agertu zien udalari eta Sozioekonomiako departamentuari, eguneroko jardunean eta zehazki urteurren honetan egindako lanagatik eta emandako babesagatik.

Ormazabalek aitortu zuen ia osorik bete zela proposatutako programa, herritarren parte-hartze handiarekin, eta horrek elkartearen eta udalaren arteko elkarlanaren arrakasta erakusten duela. Bereziki nabarmendu zuen, duen hunkigarritasunagatik, Aterpeak 25 urte hauek betetzea posible egin duten pertsona eta entitate guztiak eskertzeko ekitaldia.

Programak 10.500 euroko aurrekontua zuen, eta 10.000 euroko finantzazioa jaso du udalarengandik. Jardueren artean, nabarmentzekoak dira Txu-txu trenera igo ziren 1.200 lagunak edo Okendo plazako festan banatu ziren 540 pintxoak

Udalak, gainera, jabari publiko eta munizipaleko guneak utzi zituen, bai halaber jarduerak dohainik garatu ahal izateko beharrezkoak izan ziren instalazioak.

Aterpeari egindako diru-ekarpen honi esker, honako ekitaldi edo gastu hauek finantzatu ziren:

  • ·         XXV. urteurreneko argazki-erakusketa.
  • ·         Ekitaldi artistikoetarako soinu- ekipamenduak.
  • ·         Zapi oroigarriak.
  • ·         Okendo plazako barbakoa.
  • ·         Trikitilariak.
  • ·         Txu-txu trena.
  •          Ekitaldien publizitatea.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

     

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE