Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   APIRILEKO FERIA

Sasoeta auzoak 1. Apirileko Feria ospatuko du

Sasoeta Sasoain elkarteko kideek eta auzoko merkatariek Apirileko Feriaren kariaz ostiralerako eta larunbaterako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten. Bete-beteko programa horrekin bat egitera animatu zituzten herritarrak

1. argazkia

Jesus Zaballos alkatearen eta festetako zinegotziaren presentzian, Aitor Salegik, Sasoeta Sasoian elkartearen izenean, azaldu zuen auzoan Apirileko Feria ospatzeko ideia auzotarren proposamen gisa sortu zela. Eskerrak eman nahi izan zizkien udalari, hark jarriko baitu beharrezko azpiegitura, Semblante Andaluz elkarteari, parte-hartze nabarmena izango baitu bertan, eta auzoko denda eta tabernei, ebentuarekin kolaboratu baitute.

Apirileko Feria hilaren 13an ostiralarekin hasiko da, 19:00etan, ostirintxo batekin (ostiraleko pintxo-potea). 21:00etan argi-piztea izango da, ondoren Amaia Gonzálezek jardungo duelarik. 21:30ean musika-emanaldi batek girotuko du plaza.

Larunbatean 12:30ean hasiko da, Duende eta Gitanillas del Alba taldeen emanaldiarekin. 13:00etan Arrikitaun dantza dibertigarriaren tailer bat egingo da. Giroa pitin bat lasaitzeko, 13:30ean rebujitoaren eta urdaiazpiko-moztailearen unea izango da (1,50 €). 14:30ean, bazkari herrikoia paellarekin (txartelen salmenta taberna hauetan: Also, Txindoki, Buggi, Mostatxo, Aita Mari, 2KN eta Bagri).

Larunbateko arratsalde partean, 17:00etan, musika eta dantza hasiko dira plazan. 17.30ean, haurrentzako txokolatada, eta ordu berean, Semblante Andaluzeko koruaren emanaldia auzoan barrena. Jaizkibel plazara itzulita, 20:00etan, Zambra dantzari-taldearen emanaldia. Eta Apirileko Feriaren amaiera moduan, 23:00etan musika eta dantza plazan, eta argi-itzaltzea.