Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DAVID HERAS

David Herasen harrera, zeinek Goya sari bat lortu zuena, Udaletxean.

Udalbatzak harrera egin zion batzar-aretoan David Herasi, zeinek efektu berezien Goya saria lortu baitzuen 2018ko galan, Handia filmean egindako lanagatik. Familiartekoak eta adiskideak lagun zituela, ongi merezitako omenaldia jaso zuen.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, Udalbatzaren izenean, plaka bat eman zion David Herasi, berriki izan duen arrakasta profesionalaren aitormen moduan. Zaballos pozik agertu zen beste lasarteoriatar batek, Antonio Merceroren ondoren, sari hori jaso duelako, eta etorkizunean lortuko dituenak asko izaten jarraitzea opatu zion.

David Heras Goya saria berekin zuela etorri zen, eta esker oneko agertu zen egindako lanaren fruitu den aitormen honengatik. Egokiera baliatuz, iragarri zuen etorkizunean bere lan berriez gozatzeko aukera izango dugula, nahiz oraindik jakitera eman ezin zituen. 

David Heras lasarteoriatarrak Donostian hasi zituen zinemako ikasketak, film laburrak eginez, eta gaur egun Madrilen lan egiten du. Sona handiko filmetan parte hartu du, hala nola Open Windows, Verónica (aurten hura ere lehiakide zuen Goya saria lortzeko), Solo edo Errementari, oraintsu estreinatua.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala