Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OTSAILAKO AGENDA KULTURALA

Otsailako agenda kulturala aurkeztua

Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dute otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VI. edizioa, Danok Kidek antolatua.

Inauterien ospakizunak hilaren 18an hasiko dira, Euskal Inauteriekin, Okendo plazan. Hilaren 22an, Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta. Hilaren 25 arratsaldean konpartsa eta karrozen desfilearen unea izango da, eta igande 26an, mozorro-lehiaketa.

Hilaren 6an, 13an eta 20an, Danok Kideren eskutik, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko VI. Zikloa iritsiko zaigu. Bertan, hamaika lan proiektatuko dira, beren kalitateagatik harrituko gaituztenak.

Otsailaren 4an, dantza-saioa izango dugu Kulturetxean. Ertza konpainiak Hariak dantza-ikuskizuna eskainiko du.

Hilaren 11n, 17:00etan, Kulturetxeak Ganso & Ciaren haur-antzerkiko Kaput obra eskainiko du.

Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 5ean Orm Elurretako Erresuma filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 12an Blinky Bill, el koala proiektatuko da, eta 19an Monster Trucks.

Helduentzako zinemak otsailaren 5ean Underworld, guerras de sangre eskainiko du, hilaren 12an Silencio, eta 19an Diré tu nombre. Hilaren 26an emango dena Los del túnel komedia izango da.

Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 10ean Hasta el último hombre proposatzen digu jatorrizko bertsioan, eta 24an La Reconquista.

Agenda ikusi

Diptikoa ikusi

Iturria: Lasarte-Oriako Udala