Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OSASUNARI BURUZKO II. JARDUNALDIAK

Osasunari buruzko II. jardunaldiak Lasarte-Orian

Jesus Zaballos alkateak eta Nuria Fernández arloko zinegotziak, Aterpeako ordezkariak eta jardunaldien arduradunak lagun zituztela, osasunari buruz Kulturetxeko hitzaldi-aretoan apirilaren 23an eta 24an egingo diren jardunaldien programa aurkeztu dute.

1 / 2
1. argazkia

Zaballosek nabarmendu du jardunaldi hauek Lasarte-Oriako m EDITAR CASTELLANO >> erkataritzaren bizitasunaren beste erakusgarri bat direla. Han zeudenei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik, eta herritarrak parte hartzera animatu zituen.

Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak jakitera eman zuen osasunari buruzko bigarren jardunaldi hauek Aterpearen estruktura berritik eta Aterpearen 25. urteurrenetik sortutako zerbitzuetako arloaren lanaren fruitu direla. Eskerrak eman nahi izan zizkien osasunarekin zerikusia duten zerbitzuetako 9 establezimenduei, sektore horrek Lasarte-Orian duen bizitasunaren erakusgarri baitira.

Ormazabalek jardunaldien programaren berri eman zuen: bi egunez egingo dira (apirilaren 23an eta 24an), Kulturetxeko hitzaldi-aretoan, eta jarduera bat ere izango da (apirilaren 27an).

Oraingo honetan, programak gai puntualak landuko ditu, atseginak eta askotarikoak, horrela jardunaldi bakoitza era guztietako jendearentzat erakargarria izatea lortu nahi izan delarik.

Apirilaren 23an astelehenarekin:

  • ·         16:00-16:30 Ana gizonezkoen ile-apaindegia “Nola akabatu zorriak”.
  • ·         16:30-17:30 Aldaz hortz-klinika “Protesi kengarrien zainketa eta mantentzioa”.
  • ·         17:00-17:30 Marbel ile-apaindegia “Nubea Oil Therapy. Buruko larruazalerako Nubea terapiak. Esentzia-olioen sinergia”.
  • ·         17:30-18:30 Haritza terapia energetikoak “Osteopatiaren onurak”.
  • ·         18:30-19:00 Multiópticas Lasarte “Helduaroko ikusmen-arazoak: nola aurrea hartu eta konpondu”.

Apirilaren 24an asteartearekin:

  • 17:00-17:30 Oihana estetika “Irrati-frekuentziazko tratamendua Medesec-ekin eta tratamenduak Dermapunt-ekin”.
  • 18:00-19:00 Amaia Olondris podologiako klinika “Oinkadaren estudioa”.
  • 19:00-19:30 Noelia Calero osteopatia “Noiz joan osteopatarenera eta zergatik?”

Apirilaren 27an ostiralarekin:

  • 18:00 Salto Gela psikomotrizitatea. 0 eta 2 urte arteko seme-alabak dituzten familientzako topaketa: “Nire semea/alaba jaio da, eta orain zer?”

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala