Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BOXEOKO GAU-JAIALDIA

Master Boxeoa. Parekotasunaren bidean

Datorren larunbatean, otsailak 11, Lasarte-Oriako “Maialen Chourraut” kiroldegian boxeoko gau-jaialdi bat egingo da, non gizonezkoek eta emakumezkoek parte hartuko duten.

1. argazkia

Neska Box klubak antolatutako jaialdi horren aurkezpenean izan dira, alderdi instituzionalean, Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, Diputazioko kiroletako zerbitzu-burua, Iñaki Iturrioz, eta kiroletako zinegotzia, Txus Alonso. Kirolarien aldetik, Bioleta González eta Eneritz Borinaga eta Sebas Pérez eta Xabier Burgueño boxeolariak , Miriam Vergara, Neska Box klubaren presidentea, Josu Lopategi eta Manu Carrasco sustatzaileak, Ramón Cid entrenatzailea eta Manu Maritxalar arbitroa eta epailea egon ziren. Martín Berasategi ere ebenturen alde egon zen

Borrokak larunbat 11ko 20:00etan jokatuko dira, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian. Profesionalen arteko 2 borrokaldi eta amateurren arteko 4 izango dira.

Lasarte-Oriako kirol-zerbitzuak jaialdi hori egitean alde egin du, emakumea kirolaren munduan aritzeari bultzada, sustapena eta sostengu emateko. Horretarako aukera on bat etorri zaigu Neka Box kirol-klubaren eskutik, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko xedearekin kartel bikaina prestatu baitu jaialdi horretarako, non borroka-kopuru bera jokatuko den emakume eta gizonezkoen artean.

Kartelean, profesionalen kategoriaren barruan, hauen presentziaz gozatzeko aukera izango dugu: kategoria horretan debutatzen duen Euskadiko lehenbiziko emakumea, Bioleta González bizkaitarra, 2013an Espainiako txapelduna izan zena, eta Sebas Pérez (Látigo), Errenteriako gaztea, birritan Espainiako txapeldun 2013an eta 2014an eta nazioarteko hainbat tituluren jabe. Amateurren kategorian, berriz, hauen presentzia izango dugu: Espainiako 2016ko txapelduna, Alba Ortiz mallorkarra, eta bi bizkaitar, Eneritz Borinaga, Espainiako txapelketan brontzezko domina lortu zuena, eta Patricia Yubero, gaur egun Euskadiko txapelduna dena. Xabi Burgueño gipuzkoarra ere izango da, Euskadiko txapelduna, besteak beste.

Ebenturako sarrera-txartelak salgai daude. Lasarte Orian sarrera aurreratu gisa eros daitezke Arkupe eta Gure Etxea tabernetan, hurrengo prezio hauekin:

  • 1. eta 2. ilarak: 17 €, leihatilan 20 €.

  • 3. eta 4. ilarak: 16 €, leihatilan 19 €.

  • Harmailak: 14 €, leihatilan 16 €.

Boxeoko gau-jaialdia antolatzearen, kontratatzearen eta garatzearen kontzeptuan, udalarentzako kostua 1.210 eurokoa da; Neska Box kirol-klubak, berriz, pista alokatzearen kostuari eta harrerako pertsonalaren ordu estrei aurre egin beharko die.

Ostiralean, otsailak 10, 19:00etan Abend Antzokian egingo da jaialdiko boxeolarien pisaketa.

Egitaraua ikusi

Parekotasunaren bidean

Iturria: Lasarte-Oriako Udala