Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2017 OTS 28      BERDINTASUNA

MARTXOAREN 8KO EKITALDIEN AURKEZPENA

Zinema, ipuin-kontaria, antzerkia, zumba eta erakusketa bat, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Udalak antolatu dituen ekitaldien lagin bat.

Jesus Zaballos alkateak Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin, Izaskun Oronoz teknikariaren eta Zentro Zibikoko arduradunekin batera aurkeztu du martxoaren 8rako aurreikusitako programazioa. Zaballosek esan duenez, udalak nahi duenaren ispilu izan nahi du, hau da, berdintasunaren aldeko lana jarduketa transbertsala izan dadila, arlo guztiena oro har, udaleko Berdintasunerako Planean xedatutakoaren arabera.

Adibide gisa, Guztion Lasarte-Oria programa jarri du, aurtengo muraletarako haren gaia berdintasuna izango baita eta Zentro Zibikoan eta herriko hainbat puntu beltzetan egingo baita.

Berdintasuneko zinegotziak ekitaldi hauekin guztiekin berdintasunaren alde lan egiteko asmoa berretsi du, Lasarte-Oriako elkarteen ehundurarekin transbertsalki arituz. Nabarmendu du aurtengo afaria Semblante Andaluz elkartearekin batera izango dela, aurten 25. urteurrena betetzen baitu. Era berean, Kulturetxeko programazioak ere kontuan hartu du datara hori bere programazioa ixteko.

Ekitaldiak, era guztietako pertsonei zuzenduak, hauexek dira:

  • Hilaren 5ean. “Figuras ocultas” filma proiektatuko da Kulturetxean.

  • Hilaren 6an. Kartel-lehiaketaren erakusketa inauguratuko da 17:00etan Mercero gunean. 18:00etan eta helduentzat, ipuin-kontaria Jubilatuen Elkartean, Zentro Zibikoko talde baten eskutik.

  • Hilaren 8an. Kartelen erakusketa 20:00etan amaituko da. Sari-banaketa 18:00etan egingo da Mercero gunean.

  • Hilaren 9an. Ipuin-kontaria 5 urtetik gorako haurrentzat.

  • Hilaren 10ean. 20:00etan Kulturetxean Lan eta Lan antzerki-taldeak Ágora de mujeres obra eskainiko du. Sarreraren prezioa 3 euro izango da. Ondoren, tradiziozko afaria eta dantzaldia egingo dira; oraingo honetan Semblante Andaluzen, menuko 20 euroan.

  • Hilaren 11n. 11:00etan Okendo plazan, Zumbako maratoia, pertsonei, familiei, elkarteei eta kuadrillei zuzendua. Elastiko alegorikoak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Euria ari badu, Zumbako maratoia Loidibarrengo frontoira tokialdatuko da. 13:00etan berdintasunaren aldeko kontzentrazioa egingo da. Eta amaitzeko, 20:00etan Hika taldeak Koadernoa zuri antzerki-lana antzeztuko du, 5,50 euroko sarrerarekin.

Kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea martxoaren 3an amaituko da, eta 12tik 17ra urteko gazteei zuzendua dago. Sariak 150 € izango dira lehenarentzat, 120 € bigarrenarentzat eta 90 € hirugarrenarentzat. Kartel irabaztuna 2018an martxoaren 8ko kartela egiteko erabiliko da.

Kartel lehiaketaren oinarriak

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE