Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PARTE-HARTZEA

Martxan da Askatasunaren Parkeari buruz parte hartzeko prozesua

Alkateak Askatasunaren Parkearen etorkizuneko berrantolamenduari eta erabilerei buruzko ideiak eta iradokizunak jasotzeko prozesu berria aurkeztu zuen. Prozesua Emun kooperatibak zuzenduko du, 9.293 euroko kostuarekin.

1. argazkia

Alkateak, Agustin Valdivia hirigintzako zinegotzia eta Emun kooperatibako proiektuaren arduraduna den Olatz Irizar lagun zituela, azaldu zuen prozesu honi ekiteko arrazoia dela herritarren eskari bati erantzuna ematea, bai eta Udalbatzarrak gobernuko ekipoari emandako agindu bati ere. Prozesua ekainaren 8an abiatuko da, herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko orri bat etxez etxe banatzearekin.

Askatasunaren Parkearen erabilera posibleei eta berrantolamenduari buruzko ideiak jasotzeko zer metodologia erabiliko den azaldu zuen enpresa adjudikatarioko Olaz Irizarrek. Iradokizunetarako orri bat etxez etxe banatzearekin hasiko da, eta herritarrek, behin identifikatutakoan, udalaren eraikinetan herritarrek parte hartzeko dauden postontzietan utzi beharko dute orri hori. Etxez etxe banatzeaz gain, orri hori udaletxeko bulegoetan ere jaso ahalko da edo udalaren webgunetik deskargatu. Horrez gain, kale mailako inkestak egingo dira inguru horretan. Proposamenak entregatzeko epea ekainaren 22an amaituko da.

Gainera, bilketa berezi bat egingo da eskoletan, gurasoek beren iritzia eman ahal dezaten. Parte hartzeko orrien banaketa ekainaren 11tik aurrera egingo da, eskoletan bertan. Udaleko zerbitzuburuei ere kontsulta egingo zaie, parke horren erabileraren edo mantentzioaren arduradun gisa beren ikuspegia eskain dezaten.

Irizarrek esplikatu zuenez, jasotako ideia guztiekin enpresak proposamenen txosten bat egingo du, uda ondoren egingo den presentziazko saio batean edo bitan landuko dena. Handik ateratzen diren ondorioak parkea berrurbanizatzeko proiektua lizitatzeko erabiliko ditu Hirigintzako departamentuak

Bukatzeko, alkateak prozesuan parte hartzera animatu zituen herritarrak, parkearen etorkizuna lasarteoriatarren nahien ahalik eta errepresentagarriena izan dadin.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala