Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   COWORKING

Lasarte-Oriako Coworking-arekin elkarlanean aritzeko hitzarmena

Lasarte-Oriako alkateak Lasarte-Oria Coworking-arekin sinatu duen hitzarmenaren bitartez, udalak urtebetez % 50ean finantzatuko du ekintzaile lasarteoriatarrentzako tarifaren kostua. Urteko gehienez ere 4 proiektu finantzatuko dira, urteko 4.646 euroko zenbatekoarekin.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak Zumaburuko Lasarte-Oria Coworking-eko ardura den Laura Céspedesekin sinatu zuen hitzarmena. Hitzarmen horri esker, Lasarte-Orian erroldatuta dauden eta negozioa hemen abiatu duten pertsona ekintzaileen proiektuak finantzatuko ditu udalak, gehienez ere 4 urteko. Udalak urtebeteko 1.162 euroko tarifaren (hileko 96,8 euro) kostuaren % 50a finantzatuko du.

Pertsona ekintzaileek Lasarte-Oria Coworking-engandik jasoko duten zerbitzuaren barruan sartzen da:

  • ·         Lanpostu finkoa. Internet, WiFia eta inprimagailu multifuntzionala.
  • ·         Bilera-gela hilean 20 orduz erabiltzea.
  • ·         Helbide komertziala eta helbide fiskala.
  • ·         Errotulua atearen kanpoaldean.
  • ·         Profila gure webgunean.
  • ·         Garbiketa. Komunitateko, uraren eta argindarraren gastuak. Aparkaleku publikoa.

Enpresak hiru hilean behin txosten bat bidali beharko du Udalak diruz lagundutako proiektuei buruz, dirua hasiera batean hitzartutakora destinatzen dela jarraipena egiteko.

Produktu edo zerbitzu bati buruz duten ideian oinarrituta enpresa-jarduera bat hasteko asmoa duten pertsonak dira akordioaren destinatarioak, eta Lasarte-Oriako Coworkingeko arduradunak proposatuko ditu, eskakizun hauek betetzen dituztela demostratu ondoren:

  • ·         Zerbitzuaren kontratazioa Lasarte-Oria Coworking-arekin egingo duelako konpromisoa, edo aldez aurretik kontratatua izatea.
  • ·         Lasarte-Orian erroldatua egotea.
  • ·         Diputazioko Ogasunarekin eta Segurantza Sozialarekin dituen betebeharretan egunean egotea.

Alkatearen esanetan, “programa honek berekin eskatzen du gizarte hau osatzen dugun estamentu, enpresa eta pertsona guztion ahalegina eta ekarpena. Krisi-garaian egiteak, gainera, berekin dakar ekonomiaren eta egonkortasun laboralaren bilakaera zalantzazkoan zuzenean murgildurik aurkitzen direnekin modu berezi batean inplikatzea”. Gure kasuan, eta Lasarte-Oriako bizitza sozial eta ekonomikoan, Zaballosen esanetan, “ekintzailetza bultzatzeak eta haren bitartez enpresa txiki berrien sorrera sustatzeak garrantzi nabarmena du, eta, ondorioz, bultzatu nahi eta behar dugun jardun-ildo bat da”.

Mikroenpresa berrien sorrera sustatzeak, gehienetan, hasierako fase bat izaten du, ideia zehaztekoa eta aztertzekoa, proiektua aurreratzekoa eta gauzatzekoa, bai eta jarduera abiatzekoa ere, eta horren garapenak, lehenbiziko hilabeteetan, berekin eskatzen du espazio fisiko bat eskura izatea, bai eta ekintzailetzaren xedearen araberako ingurune bat ere, kontrasterako eta gogoetarako. Horixe da berarekin akordiora heldu garen coworkingeko zentro horren funtzioa.

Laura Céspedesek azaldu zuenez, lekua eta baliabide materiales eskaintzeaz gain, haiekin lanketa bat egiten da, sortuz joan daitezkeen zalantzei eta premiei irtenbidea emanez joateko. Pertsona ekintzaileen artean sortutako sinergien garrantzia nabarmendu zuen, eta gaineratu zuen haien ekintzailetzako prozesuan laguntza eta sostenguko tailerrak eskainiz joango zaizkiela.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala