Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ERREFUXIATUAK

Lasarte-Oriak siriar errefuxiatu-familia bat aterpetu du

Atzoz geroztik, udalaren etxebizitza batean hartua dago siriar familia bat, ama batek eta bi haurrek osatua. Gurutze Gorriaren eskutik iritsi da Lasarte-Oriara, Siriaren ekialdean dagoen Deir-ez-Zor herri garrantzitsutik etorria.

1. argazkia

Udalaren konpromisoa da haiekin lan egitea, edozein familia lasarteoritarri eskaintzen zaizkion zerbitzuak eta laguntzak eskainiz, arrazoizko epe batean independizatzeko eta erabat autonomoak izateko aukera izan dezaten.

Harro sentitu behar dugu gerraren izugarrikeriatik ihesi bere lurraldetik irten zen familia hori aterpetu ahal izateaz, abegitsu agertuz, gure gurasoak eta aitona-amonak Espainiako Gerra Zibiletik ihes egindakoan hartuak izan ziren bezala.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala