Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OPORRAK BAKEAN

Lasarte-Oriak haur saharauiak eta ukrainarrak hartuko ditu udan

Oporrak Bakean programaren barruan, Lasarte-Oriak 8 haur saharaui eta mutiko ukrainar bat hartuko ditu. Programak 11.255 euroko kostua du.

1. argazkia

Udalak ongietorria egin zien aurtengo udan gure udalerrian izango diren haur saharauiei. Gure herrira Oporrak Bakean programaren eskutik heldu diren 7 mutiko eta neskatila bat dira. Programaren asmoa da udako hilabete latzenetan haur horiek errefuxiatu-eremuetatik urruntzea, bakealdi batez gozatzeko aukera izan dezaten.

Aurten Lasarte-Oriako familietara etorri diren haurrak hauek dira: Sihamed Mohamed-Lamin Sgueyir, Mohamed-Lamin Taher Mohamed-Salem, Mahmud Blal Mami (12 urtekoa, aurten du bere azken urtea) eta Mamia Brahim Sidi (10 urtekoa, aurten dator lehenbiziko aldiz). Beste lau haur (Zeina, Mahmud, Mariam eta Mimi), berriz, Tolosaldeko aterpetxe batean daude, etxean hartzeko familia nahikorik ez dagoenez gero.

Programa honi udalak 11.255 euro esleitzen dizkio, eta hiru helburu ditu:

       Kanpamentuetako haur-populazioari han bizi duten egoera gogorretik irteteko aukera ematea udako hilabeteetan.

       Osasun-azterketa orokorrak egitea.

       Elikadura osatu batekin fisikoki oneratzea.

Lasarte-Oriara 5. urtez segidan datorren Dmytro Stryzhak ukrainarrari ere egin zitzaion harrera. Txernobyl ingurutik dator, 1986an gertatutako istripu nuklear larriagatik oso kutsatutako eremu batetik, Lasarte-Oriako familia batean atseden hartzera.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala