Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LGTBI HARROTASUNAREN EGUNA

Ostadar-bandera udaletxean jarrita egongo da LGTBI harrotasunaren egunean

Udalak aho batez onetsi du deklarazio bat, LGTBI harrotasunaren eguna dela eta. Ekainaren 28 honetan, ostadar-bandera udaletxeko balkoian jarrita egongo da. Horrez gain, udako txokoetako haurrek uztailaren 10ean banku bat pintatuko dute ostadar-banderaren koloreekin.

1. argazkia

Onetsitako deklarazioak hau salatzen du:

  • Agerikoa da nazioarteko espektro zabalean LGTBI kolektiboak giza eskubideen urraketari egin behar diola aurre; izan ere, 70 herrialde baino gehiagoko lege-esparruek sexu-harremanak zigortzen dituzte, eta 11 herrialdetan heriotza-zigorraren aukera ere aintzat hartzen dute arrazoi horrexegatik. Ildo beretik, sexu-joera eta/edo genero-nortasuna tarteko egindako gorroto-delitu ugariak salatzen ditugu, eta egoera hori geldiarazteko neurriak hartzeko eskatzen dugu.
  • Gure ingurunean diskriminaziozko gertaerak eta/edo hitzezko eraso zein eraso fisikoak ikusten jarraitzen dugu, eta horrek agerian uzten du sexu-aurreiritzi batek indarrean jarraitzen duela; horren arabera, sexualitateen artean hierarkia moduko bat ezartzen da, eta horrelakoak gertatzeko oinarriak finkatzen dira.
  • Trans kolektiboa patologizatu egin da, eta kolektibo horren premiei beren osotasunean eta generoa askatasunez adierazteko eskubidetik abiatuta helduko dien estatu-lege bateraturik ez dago.
  • Trans adingabeak espezifikoki aipatuz, zenbait sektore erreakzionario sexua/generoa bizitzeko moduarekin zerikusia duten eskema zaharkituak iraunarazten ahalegintzen dira behin eta berriz, horrela gizarteak alor horretan egindako aurrerapenak bertan behera uzteko.
  • Oraindik ere familia homoparentalek diskriminaziozko baldintzak pairatzen dituzte laguntza bidezko ugalketako teknikei, adopzioari eta filiazioari dagokienez.

Erakunde Adierazpena

Iturria: Lasarte-Oriako Udala