Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DIRU-LAGUNTZAK

Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea

Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Aurten deialdia 35.000 eurokoa da, eta urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira laguntzak.

1. argazkia

Gure udalerrian hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, udalak laguntzen deialdi berria ateratzen du, Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko.

Laguntza eskatu ahalko dute, merkataritzako jarduera dutelarik, 2018ko azaroaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea urtearen amaierara artekoa da.

Izaera orokorrarekin, diruz laguntzekoak diren gastuen % 40koa izango da diru-laguntza gehienez, topea 1.500 eurokoa delarik. Izaera partikularrarekin, Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduentzat, erretiroagatik eskualdatuak badira edo eskatzaileak gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, diru-laguntza gehienez ere % 60koa izango da, 1.800 euroko kopurura arte.

Lehendik zeuden laguntza-lerroei % 33tik gorako desgaitasun aitortua edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonei destinatutakoa batu zaie orain. Kasu honetan ere diru-laguntza gehienez % 60koa izango da, topea 2.500 eurokoa izanik.

Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:

1.        Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.

2.        Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.

3.        Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.

4.        Lokala egokitzeko gastuak, kanpo geratuko direlarik altzarietan, makinerian edo ekipo tekniko nahiz informatikoetan egindako inbertsio-izaera dutenak.

5.        Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.

6.        Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.

Merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletako enpresa berri batu sortu duten eta merkataritzako jarduera duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, betiere ondoko baldintza hauek, besteak beste, betetzen badituzte:

1.      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Segurantza Sozialeko dagokion erregimenean hasierako alta 2018ko azaroaren 1etik aurrera emana izatea.

2.      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo antzekoan matrikulatuta egona ez izatea zeinetarako laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.

3.      Egoitza soziala eta fiskala Lasarte-Oriako lantoki batean izatea.

4.      Lasarte-Orian establezimendu bat izatea, zona baimendunean sarbide publikoa duena, zeinetan garatuko baitute aurkeztu beharreko bideragarritasun-planean deskribatutako jarduera.

5.      Ez da enpresa berritzat joko lehenagotik zegoen jarduera bat eskualdatzetik datorrena, baldin eta enpresaren titular berriak ahaidetasunezko erlazioren bat badu enpresa-jarduera eskualdatzen duen pertsonarekin, haren ezkontidearekin, ondorengoekin eta bigarren mailara arteko odolkidetasunezko edo ahaidetasunezko gainerako ahaideekin.

6.      Mikroenpresa izateko baldintza betetzea, hau da, gehienez ere 10 pertsonari lan ematekoa.

Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo zaizkio diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste ezein laguntzari metatu. Gainera, negozioaren bideragarritasuneko programa bat aurkeztu beharko dute.

Informazio gehiago udalaren webgunean edo enplegu-dinamizatzailearekin kontaktatuz:

  • ·      943.376.179

d.avila@lasarte-oria.eus

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala