Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2018 MAI 29      HOZKAILU SOLIDARIOA

HOZKAILU SOLIDARIOA KOMIKIAK LEHENENGO PAUSUAK EMAN DITU LASARTE-ORIAN

Hozkailu solidarioa programaren arduradunek Lasarte-Oriatik zabaldu dute dibulgaziozko komikia. 1.550 ale inprimatu eta ikastetxeetan banatuko dira proiektu pilotu baten bidez.

Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lourdes Acevedok aurkeztu dute proiektu pilotua GBGEko lehendakari eta Hozkailu solidarioaren fundatzaile Alvaro Saizekin batera. Helburua da haur lasarteoriatarren artean  helburuak zabaltzea hitzaldi ziklo baten bidez eta komiki bana entregatuz.

Prentsaurrekoan iragarri zuten hurrengo ikasturtean herrian abian jarriko den proiektu pilotu bat, Hozkailu solidarioa sareak jarduten duen beste eskualdeetara zabalduko dena. Helburua da haurrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea elikagaiak xahutzeak dakarren arazoaren inguruan. Gaur egun, Sareak 21 hozkailu solidario ditu estatu osoko 20 herritan instalatuak.

Acevedok proiektuaren izaera berritzailea azpimarratu zuen, txikienak eragile bihurtu nahi baititu etxeetan aldaketak eragiteko. Eskerrak eman dizkio boluntarioz osatutako elkarteari egindako ahaleginagatik, eta gure herria aukeratzeagatik proiektu pilotu berritzaile hau egiteko.

Kanpaina honek estrategia hezitzaile multzo bat eskaintzen du, ikastetxe hauetan eragin positibo bat lortu nahian. Elikagaiak alferrik galtzearen inguruan informazioa eta kontzientzia areagotzen du, baita etxeetan praktika onak erabiltzera bultzatu ere. Horretarako, komiki bat sortu da. Bertan, Hozki protagonistak aholkuak emango dizkie irakurleei istorio burutsuen bidez elikagaien xahubidearen aurka. Komiki honek gidaliburu funtzioa beteko du haurren gurasoentzat, irakasleentzat eta ikastetxeetan inplikatuta dauden kolektibo guztientzat. Irailetik aurrera aurkeztuko da Lasarte-Oriako 3 ikastetxeetan. Aurkezpen honetaz gain,  gaiarekin lotutako tailer bat egingo da jolas eta jarduerekin, eta ondoren, ebaluatu egingo da.

Hozkailu Solidarioa proiektua elikagaiak xahutzeari dago bideratua, eta horrela, elikagaiek duten balioaz kontzientziatu nahi da. Hori dela eta, pertsona guztientzat dago zabalik, haien egoera sozioekonomikoa edozein dela ere. Ez da karitate kontua, hau da, behar duenari jatekoa ematea, baizik eta egunero zabor-ontzietan bukatzen duten elikagaiak alferrik gal daitezen saihestea. GBGEk proiektuen eta pertsonen unibertsaltasuna sustatzen du, eta aldi berean, sarean lan egitearen ideia sendotzen du. “ Uste dugu ez dagoela baztertuentzat zerbait egitea baino gauza baztertzaileagorik, horregatik dago zabalik pertsona guztientzat” – dio Alvaro Saiz proiektuaren fundatzaileak.

Proiektuaren sortzaile den Barakaldoko Boluntarioen Gizarte Elkartetik (GBGE-tik), eta Hozkailu solidariotik, eskerrak eman dizkiete elikagaien xahubidea saihestu nahian elikagaiak berreskuratzearen inguruan interesa erakutsi duten erakunde guztiei, eta bereziki, Lasarte-Oriako Udalari.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

DOCUMENTACIÓN

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE