Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2017 MAR 02      HONDAKINAK

HONDAKINAK BILTZEKO HITZARMENA SINATU DA SAN MARKOSEKIN

Lasarte-Oriako Udalak eta San Markos Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea eta tamaina handikoena biltzeko kudeaketaren ardura.

Jesus Zaballos alkateak eta Jaime Domínguez mankomunitateko lehendakariak atzo sinatu zuten hitzarmena zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea (hirigunean eta landagunean) eta tamaina handikoena (hirigunean) biltzeko kudeaketaren ardura.

Hitzarmenean ezartzen da bilketa horretan zein baldintza bete behar dituzten bi instituzioek, bai etxeetako hondakinen bilketan, bai merkataritzako eta ostalaritzako hondakinen bilketan.

Zerbitzuagatik Udalak Mankomunitateari gehienez ere 356.514,13 euro ordainduko dizkio. Mandatu honi esker, hasiera batean udalaren diru-kutxarentzat aurrezpen handi bat izateaz gain, udalerrian sortutako hondakin guztiak kudeatzera pasatuko da Mankomunitatea, eta horrek hobetu egingo du haien kudeaketa.

Jarraipeneko batzorde bat sortzen da zerbitzua herriko jaiegunetan edo egun berezietan nola eman definitzeko, zerbitzua hobetzeko egin beharreko aldaketak aztertzeko, arazoak sortu ahala haiek aztertzeko eta hitzarmenaren interpretazioa egiteko.

Mankomunitatea bilketa egiten bost hilabete barru hastea dago aurreikusia, eta azken eguntzat 2018ko urtarrilaren 1a finkatu da.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE