Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EHUN-URTEDUNAK

Omenaldia Lasarte-Oriako ehun-urtedunei

Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak atzo Blasa Hernández eta María Dolores Toribio bisitatu zituzten, Lasarte-Oriako bi ehun-urtedunak.

1. argazkia

Herrian 100 urte bete dituztenak bisitatzeko lehengo tradizioa errekuperatuz, alkatea eta zerbitzu sozialetako zinegotzia 100 urteen langa gainditu duten bi emakume horien etxeetara hurbildu ziren eta, haiekin hizketan aritu ondoren, arrosa zurizko lore-sorta bana entregatu zieten. Horrela, Udalak aitormena egin nahi die pertsona horien bizitzari.

Lehenbiziko bisita Blasa Hernándezi egin zitzaion. Aurten 100 urte bete dituen emakume honek zirraraz jaso zuen lore-sorta, bere familiartekoek inguratuta. Hizketaldi atsegin batean, Blasak bere pasadizoetako batzuk kontatzeko aukera izan zuen. XX. mendearen hasierako bizitza gogor baten istorioak, Salamancako lurretan gertatuak, handik etorri baitzen Lasarte-Oriara.

Ondoren, María Dolores Toribioren etxera hurbildu ziren. Aurten 102 urte beteko dituen emakume honek adore onekoa zegoela erakutsi zuen. Harekin izandako elkarrizketak berriz ere agerian jarri zuen bizitza gogor bat, lan eta ahalegin askokoa, bere Zamorako lurretatik irtetera eraman zuena, Lasarte-Orian behin betiko finkatzeko, non oso pozik bizi dela adierazi baitzuen.

María Doloresen argazkia

Blasaren argazkia

Iturria: Ayuntamiento de Lasarte-Oria