Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JANARI-BANAKETA

Hirugarren janari-banaketa familia behartsuen artean

Lasarte-Oriako 134 familia, 357 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak martxoaren 19tik 22ra bitartean Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen 2017ko hirugarren janari-banaketaren onuradun.

1. argazkia

Guztira, 8.256 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 3 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.

Oraingo honetan onuradun izan diren 134 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:

  1. Udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan sartuta egotea.
  2. Aldeko txosten sozial bat izatea.

Banatutako elikagaien kopurua gehitu egin bada ere, banatutako produktuak ez dira nahikoak izan. Horregatik, 2018. urte honetan Europako Batasunari diru-laguntza handiagoa eskatuko zaio, dagoen eskariari erantzun ahal izateko.

Adibide moduan, 4 kideko familia batek honelako sorta jaso du: 12 pakete arroz, 8 pakete txitxirio, 8 pakete babarrun, 40 litro esne, 12 pakete pasta, 16 pakete gaileta, 12 lata tomate frijitu, kontserbako 4 lata leka, 8 litro oliba-olio, kontserbako 32 lata atun, kontserbako 12 lata fruta eta 4 lata berdura-krema.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutze Gorriari Lasarte-Oriako pertsona behartsuenen alde egindako lanagatik, haien sostengurik gabe ezinezkoa izango baitzen lan hau egitea.

Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala