Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GURUTZ GORRIA

Hiru urterako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako Gurutze Gorriarekin

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Gurutze Gorriarekin egindako hitzarmena aurkeztu du, hiru urtez elkartearen jarduera bideratzeko urteko 3000 euro ematen dituena.

1. argazkia

Hitzarmenak Gipuzkoako Gurutze Gorriaren gastu orokorren parte bat finantzatuko du, eta erakundeak Lasarte-Oriako programa hauetan parte hartzeko konpromisoa ezartzen du:

  • Zerbitzu Sozialen erabiltzaile diren familiei elikagaiak banatzea, urtean hirutan.
  • Adinekoak Omentzeko Asteko jardueretan laguntzea.
  • Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguneko eta abenduaren 25eko Generozko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko jardueretan laguntzea.
  • Jubilatuen Elkartean tentsioa hartzea hileko 2. eta 4. ostegunetan.
  • Udaleko Zerbitzu Sozialetako departamentuak garatutako hainbat programatan laguntzea.
  • “Pobrezia energetikoko” kasuak kudeatzea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala