Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2017 EKA 22      DANBORRADA

HIRU URTERAKO HITZARMENA SINATU DA DANBORRADAREKIN

Jesus Zaballos alkateak eta Lasarte-Oriako danborradaren ATLO elkarteko lehendakariak hiru urterako hitzarmen bat sinatu dute elkartearen jarduera finantzatzeko. Hitzarmenaren zenbateko totala 31.481 eurokoa da 2017-2019 eperako.

Zaballosek azpimarratu du garrantzizkoa dela hitzarmen hau sinatzea, Lasarte-Oriako danborrada hiru urtez finantzatuko dela bermatzen baitu eta horrek egonkortasun finantzario handiagoa emango baitio.

Hitzarmen honen bidez, Udalak ATLO elkartea finantzatuko du, urte bakoitzeko kopuru hauekin:

  • 2017an: 10.349 €
  • 2018an: 10.493 €
  • 2019an: 10.639 €

Horrez gain, udala bere esku dauzkan baliabide munizipalak uztera konprometitzen da, hitzarmen honen harira egingo diren ekitaldietarako.

ATLO elkartea, bestalde, konprometitzen da sanpedroetako danborradak antolatzera, jantziak, danborrak eta barrilak mantentzera, behar diren txarangak kontratatzera, talde gonbidatuak kudeatzera eta sanpedroetako danborradak antolatzearekin zerikusia duen guztia bideratzera.

Danborraden aurreikuspenak hauek dira:

  • Beteranoen danborrada: 180 parte-hartzaile. 46 danbor, 90 barril, 8 kantinera, 7 gastadore, 6 zaldizko, talde gonbidatu bat eta txaranga.
  • Haurren danborrada: 150 eta 200 parte-hartzaile artean. 80 danbor, 58 barril, 33 kantinera, 15 gastadore, 4 zaldizko, 20 bestelako eta txaranga bat.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE