Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ARGITU

Gipuzkoa Argitu: baliabide multzo bat Gipuzkoako gizartearentzat, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoarekin eta pobrezia energetikoaren aurkako borrokarekin konprometituta dagoenarentzat

Lasarte-Orian dira Gipuzkoa Argitu programako aurrez aurreko tailerrak, eraginkortasun energetikoari buruzkoak, herritarren zaurkortasun energetikoa prebenitzeko.

1. argazkia

Asensio:“Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan.Gipuzkoa Argitu programari esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko”.

 

Tailerra maiatzaren 17an 18:00ean izango da herriko Kultur Etxean.Maiatzean eta ekainean zehar 40 lantegi egingo dira Gipuzkoako hainbat herritan eta fakturan aurrezteko beharrezko baliabideak dituen gida bat eskainiko da.

 

Gipuzkoa Argitu tresna multzo bat da Gipuzkoako etxebizitza, denda, eta enpresa txikiei zuzendua, argindar kontsumoa modu errazean murriztea sustatzeko baliagarri izango dena.

 

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, Jesús Zaballos, Lasarte-Oriako Alkatearekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak zuzendutako Gipuzkoa Argitu programako tailerrak aurkeztu ditu. Programa hau Ingurumeneko Departamentuak 2017. urtetik garatzen du eta 2018 eta 2019an garatzen jarraituko du. Haren helburua da sustatzea argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako baliabideen bitartez. Fakturan aurrezteko beharrezko baliabideak dituen gida bat eskaintzen da ere. Haren eginkizun nagusia eraginkortasun energetikoa da, baita zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa ere.  

 

Departamentuak maiatzaren 17an Lasarte-Orian 18:00ean emango duen tailerra Gipuzkoa Argitu programaren lehen multzokoa da: “Kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eta ulertzeko eskubidea”. Maiatzean eta ekainean 40 tailer egingo dira Gipuzkoako hainbat herritan: Zumarraga, Zestoa, Hernani, Urretxu, Gabiria, Lasarte-Oria, Azpeitia, Legazpi, Asteasu, Villabona, Berastegi, Irun, Astigarraga, Lezo, Aduna, Zizurkil, Errenteria, Eibar, Donostia, Ordizia, Beasain eta Hondarribia. Tailer horietan Gipuzkoa Argitu programaren web orrian argitaratu diren hiru tutorialak praktikan jarriko dira (www.argitu.eus). Tutorial horietan gure kontsumo datuak ezagutzeko jarraitu beharreko pausoak zehazten dira (zenbat kontsumitu dugun eta noiz egin diren kontsumorik handienak). Hori guztia ezinbestekoa da kontsumoak murrizteko, aplikatzen diguten tarifa egokitzeko, eta egiaztatzeko ea kontratatutako potentzia egokia den.

 

Argitu programak herritarrentzako informazioa indartuko du kontsumitzaileak heziko dituzten tailerren bitartez non ezagutzera emango diren bere kontsumoaren, potentziaren eta tarifaren inguruko datuak. Tailerrak Gipuzkoa osoan egingo dira eta kontsumo zein eraginkortasun energetiko praktikak hobetzeko eta aurrezpena sustatzeko gida guztion eskura jarriko da.

Ingurumeneko diputatuak adierazi du Departamentua urratsak egiten ari dela Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoa aldatzean eta Europar Batasunak eraginkortasun energetikoa hobetzeko ezarritako helburuak lortzean: “Gipuzkoa Argitu programari esker, gipuzkoar guztien eskura jarriko dugu neurri sorta bat etxebizitza, komertzio eta enpresa txikien zaurgarritasun energetikoari aurrea hartzeko eta murrizteko”.

 

Iberdrola Distribución enpresaren tresnari esker (argindar banatzailea baita ia Gipuzkoa osoan), erabiltzaile bakoitzak bere datuak ikusi ahal izango ditu, eta horrela jakin dezake kontsumoa zenbatekoa izan den, eta neurriak har ditzake kontsumoa murrizteko eta argindarraren faktura optimizatzeko. Horrela, dagoeneko interneten dagoen informazioari etekina ateratzen zaio, argindar kontsumoa murriztuta eta energia kontratazio optimizatuta. Tutorialari esker honako datu hauek jakin ditzakegu:

 

1.    Nola eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak.

2.    Nola murriztu kontsumoa eta nola aukeratu tarifarik egokiena.

3.    Nola egiaztatu kontratatuta daukazun potentzia dela benetan behar duzuna.

 

Argitu proiektu pilotua 2015. urtean abiatu zen, eta, hari esker, 400 familiak ezagutu zuten beren etxebizitzetako argindar kontsumoaren eguneroko kurba; hala, aukera izan zuten jokatzeko, aurrezpen energetikoko neurriak hartuz eta beren kontratu elektrikoa optimizatuz.  Programa pilotuaren emaitzak esanguratsuak izan ziren, zeren eta etxebizitzek % 6 inguru murriztu baitzuten beren argindar kontsumoa ekimenak iraun zuen urtean zehar. Proiektuak halako emaitza onak izan zituenez, Ingurumeneko Departamentuak erabaki du Gipuzkoa Argitu izeneko programa berri hau diseinatzea, lurralde osora iritsi ahal izateko.

 

Badaude energiari buruz askotariko informazio eta dokumentazio iturriak, bai publikoak bai pribatuak, baina sarri askotan, barreiatuta daude, hizkera teknikoegia darabilte edo informazioa ez dago kontrastatuta, eta horrek bide ematen du okerreko interpretazioak egiteko edo okerreko erabakiak hartzeko.  Gipuzkoa Argitu programaren helburua da energia-alor garrantzitsuen inguruan informazioa bildu, egiaztatu eta sortzea, Gipuzkoako gizarteari helarazteko. Horretarako, ahalik eta komunikazio eta interakzio formaturik askotarikoenak erabiliko ditu, eragile aktibo bihur dadin kontsumo arduratsuan eta energiaren sorrera iraunkorrean; eta, bereziki, zaurgarritasun edo pobrezia energetikoaren egoeran dauden etxebizitzetarako, zeintzuentzat informaziora internet bidez iristea askotan ezinezkoa izaten baita.

 

 Iturria: Lasarte-Oriako Udala