Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2018 UZT 09      ERKETZ

ERKETZEN 50. URTEURRENERAKO HITZARMENA SINATU DA

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Erketz E.D.T.ko lehendakari Ruben Arranzek sinatu zuten hitzarmena, entitatearen 50 urteurrenaren kariaz antolatutako ekitaldiak finantzatuko dituena.

Zaballosek urteurren honen garrantzia nabarmendu zuen, gure herriarentzat harro egotekoa baita gure kultura mantentzera dedikatutako elkarte batek 50 urte betetzea. Horregatik, udalak egokitzat jo zuen Erketzek antolatutako ekitaldiak finantzatzea, bai halaber horiek antolatzeko beharrezkoa den azpiegitura jartzea.

Entitatea esker oneko agertu zen jasotako sostenguagatik. Antolatutako ekitaldiek 27.450 euroko aurrekontua izan dute guztira, eta hauexek izan dira:

  • ·      50. urteurrenaren flashmoba.
  • ·      Dantza-jantzien moda-desfilea.
  • ·      Erromeria.
  • ·      Ospakizunetako aktuazio nagusia.
  • ·      Urteurrena ospatzeko bazkaria.
  • ·      San Pedro jaietako ikuskizuna.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE