Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DANBORRADA

Hiru urterako hitzarmena sinatu da danborradarekin

Agustín Valdivia alkateak eta Iker Bravo Lasarte-Oriako danborradaren ATLO elkarteko lehendakariak hiru urterako hitzarmen bat sinatu dute elkartearen jarduera finantzatzeko. Hitzarmenaren zenbateko totala 23.604,65 eurokoa da 2021-2023 eperako.

1. argazkia

Hitzarmen honen bidez, Udalak ATLO elkartea finantzatuko du, urte bakoitzeko kopuru hauekin:

  • 2021ean: 1.187,84 €
  • 2022an: 11.124,97 €
  • 2023an: 11.291,84 €

Horrez gain, udala bere esku dauzkan baliabide munizipalak uztera konprometitzen da, hitzarmen honen harira egingo diren ekitaldietarako.

ATLO elkartea, bestalde, konpromisoa hartzen du haur eta helduen danborradak antolatzeko eta kudeatzeko era guztietako ekimenak garatzeko. Zehazki:

  • Helduen eta haurren Danborradak antolatzera eta kudeatzera bideratutako era guztietako ekimenak garatzea, eta zehazkiago:
  • Lasarte-Oriako Udalaren jabetzakoak diren danborradako arropa, danborrak, barrilak eta materialak zaintzea, kudeatzea eta uztea, II. eranskinean ezartzen den moduan.
  • Parte-hartzaileak kudeatzea, pertsonala kaptatzea, entsaioak planifikatzea eta egitea, eta danborrada bateko parte-hartzaileen antolaketari dagokion guztia.
  • Ibilbideak ezartzea, Festetako Departamentuarekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanean.
  • Txarangak, gastadore-talde gonbidatua, zaldiak eta danborraden beharrizanak kontratatzea.
  • Era guztietako erosketak egitea danborraden beharrizanetarako: Haurren danborradarako pinak, danborradako txanoentzako kutxak, opariak, etab.