Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONKURTSOA

Gehituren Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

1 / 2
1. argazkia

Lehiaketan parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan beharko dira, eta gaitzat udako plazerak dituen argazki bat igo hurrengo sare sozial hauetara, @Gehitu eta beste hiru lagun etiketatuz:

•           Facebook: Gehitu Elkartea

•           Instagram: @Gehitu

•           Twitter: @Gehitu_Elkartea.

Zozketa ekainaren 20an egingo da Lasarte-Orian, kanpaina aurkezteko egingo den ekitaldian, spota barne, eta Los Grises taldearen emanaldi batekin bukatuko da. Sariak hauek izango dira:

1.        Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Arzak jatetxean, Bitxigorrien produktu espezializatua eta Kukuxumuxuren kita.

2.        ZurriolaSurfEskolako kurtsoa, Euskolabel produktuak eta Kukuxumuxuren kita.

3.       Masajea, JoneLoveren produktuak eta Kukuxumuxuren kita.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala