Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ORIA

Errepideetako zuzendariarekin bilera N-1aren Oriako adarraz

Alkatea Gipuzkoako Diputazioko errepideetako zuzendariarekin bildu zen atzo, N-1etik Oriako zubira bitarteko bide-adarra lagatzeko baldintzez aritzeko.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideen Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusi Mikel Uribetxabarria Barrenarekin bildu zen atzo. Bilera horretan, udalak N-1 errepidearen Oriako bide-tartea zein baldintzetan errezibitu nahi duen jakinarazi zion alkateak.

Diputaziotik komunikazio bat jaso zelarik, zeinetan jakinarazten baitzuten N-1 errepidea Oria auzoan sartzen denetik ibai gaineko zubira bitarteko bide-tartearen titularitatea udalari eskualdatzeko interesa zuela, udalak idatzi bat bidali zion , hiru gauza eskatuz:

  • Zesioa gure udal-barrutiaren barruan geratzen den bide-adarrera mugatu behar dela.

  • Egoera egokian egin behar dela, bai asfaltatzearen aldetik, bai bide-seinale horizontal eta bertikalen aldetik, eta azpiegiturak errebisatu ondoren.

  • Seinale bat ipiniko dela, bide-adar horretatik Oriara sartzeko baimena garraio publikoari eta bizikletei bakarrik emango diena.

Bileran, zuzendariak kontu horiek ahalik lasterren aztertzeko konpromisoa hartu du. Gogoarazi behar da aurki hastekoak direla, udalaren kargura, zubian irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko obrak, oinezkoentzako zebra-bideak eginez.

Iturria:Lasarte-Oriako Udala