Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ENPLEGU SUSTAPENA

Enplegua Sustatzeko Hotelgintza programarako Kontratazioetarako diru laguntzak atera dira

Beterri Buruntza eskualdeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa 2018ko otsailaren 2an argitaratu da GAO-n. Diru laguntza hauek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalen artean finantzatzen dira.

Diru-laguntza hauen onuradunak, enpresak, profesionalak edo erakundeak dira baldin eta:

*Solairuetako zerbitzari edo Gela zain moduan aritzeko langabezian dauden pertsonak kontratatzen badituzte, lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean eta gutxienez 6 hilabeteko iraupenarekin

*Administrazio edo erakunde publikoen menpekoa ez izatea edota horiekin lotura sozietariorik ez izatea, gehiengo batean.

* Gizarte segurantza eta zergen betebeharrekin egunean egotea.

* Beterri-Buruntza eskualdeko udalekin zorrik ez izatea.     

Kontratatuak izateko baldintza hauek bete beharko dituzte:

*Beterri-Buruntza udaletako langabetuak izango dira (Andoain,Astigarraga,Hernani,Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbil)

* Cebanc-ek emango duen prestakuntza atala egoki gainditzea, hain zuzen ere, Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea, 300 ordutako profesionaltasun ziurtagiria.

Kontratazioren ezaugarriak:

* 2018ko martxoaren 21etik apirilaren 1era bitarte egiten diren kontratazioak.

* Gutxienez 6 hilabetetako

* Edozein kontratazio modalitate, baina ez dira izango trebakuntza eta ikastun kontratuak.

* Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean lanaldi osoz.

Diru laguntzaren kopuruak:

8.000€ gehienez, jaso beharreko laguntzaren azken zenbatekoa ez da kontratatutakoen soldata kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen %100 baino gehiago izango.

Eskaerak aurkezteko epea:     2018ko apirilaren 30 arte.

Non: Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Saileko Erregistroan:

La Salle etorbidea, 6.

Urigain Etxea

20140 Andoain

Telefonoa: 943 30 42 21

Jessica Prieto

Oinarriak

 

Eskaera eranskinak

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala