Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA-PROGRAMAZIOA

Urtarrila Errege Magoen Desfilearekin abiatuko da

Urtarrileko kultura-programazioa, Maite Iglesias arloko zinegotziak aurkeztua, Errege Magoen Desfilearekin eta zine-emanaldi mordoxka batekin hasiko da.

1. argazkia

Urteko lehen ekitaldia, usadiozkoa den moduan, Errege Magoen Desfilea da, Megaba elkarteak antolatua. Urtarrilaren 5ean, 12:00etan erregeen morroiak Okendo plazan egongo dira, gutunak jasotzen. Eta 18:00etan Errege Magoen Desfilea hasiko da, herriko hainbat kaletan barrena ibiltzeko.

Haurrentzako zinema urtarrilaren 7an hasiko da, Wonder filma proiektatzearekin. Hilaren 14an Ferdinand proiektatuko da, 21ean Star Wars: los últimos Jedi, eta 28an El pequeño vampiro.

Helduentzako zinemari dagokionez, urtarrilaren 7an Suburbicon filma proiektatuko da, 14an Asesinato en el Orient Express, 21ean Star Wars: los últimos Jedi, eta 28an Perfectos desconocidos.

Okendo zineforumak bi pelikula ekarriko dizkigu: urtarrilaren 12an Mother proiektatuko du JBGAn, eta 26an Wonder Wheel.

Eta amaitzeko, urtarrilaren 27an, haurrentzako antzerkian, Marie de Jongh-ek Izar antzezlana eszenaratuko du.

Bestalde, udaleko arduradunek liburutegiaren ordutegi berria iragarri zuten, gaur egungo eskarietara egokitua. Astelehenetik ostiralera, ordutegia 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Larunbatetan, berriz, 9:30etik 13:00etara.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala