Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GUZTION LASARTE-ORIA

RSS Martxan da Guztion Lasarte-Oria! Muralen lehiaketa

Aurkez daitezke Guztion Lasarte-Oria 2017 muraletarako proposamenak. Apirilaren 10ean bukatuko da epea. Aurtengo gaia “gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna” da, eta helburua, berriz, gure herriko bost puntu beltz ezabatzea.

1. argazkia

Herriko bost puntu beltz hobetu nahian, espazio hauek pertsonen joan-etorrirako atseginago eta seguruago eginez, abian jarri da Guztion Lasarte-Oria 2017. Aurkezten diren proposamenak espazio hauetara egokitu behar dira, eta artista bakoitzak mural batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango du. 4.750 euro bideratuko dira programa honetara.

Pasabide eta kalezuloetan interbentzio artistikoa-GUZTION LASARTE-ORIA 2017” lehiaketaren helburua da oinez ibiltzeko erakargarritasunik gabeko zenbait pasabide eta kalezulo interbentzio artistikoaren bidez eraldatzea, eta espazioa goxoago eta atseginago bihurtzea, Lasarte-Oriaren irudia hobetu dezaten eta ingurune urbanoan jarduera ekonomikoa nahiz soziala bultzatu dezaten.

Lehiaketa honen helburua da gehienez arte publikoko bost proiektu hautatzea eta egitea, izaera iraunkorrekoak eta hurrengo atalean zehazten diren espazio publikoetan garatu beharrekoak:

  • Goikale 01 kaleko pasabidea

  • Buruntza kaletik Jaizkibelera bitarteko eskailera

  • Jaizkibel 09 ondoko eskailera

  • Donostia etorbidetik Aralar plazara bitarteko pasabidea

  • Andatza 04 plazako pasabidea

Interbentzioa egingo den espazioen ezaugarriak oinarri hauetako “Kokapenaren dokumentuak” II. eranskinean daude, non jasota baitaude erreferentzia zenbakia, kokapena, interbentzioaren azalerak eta haien neurriak, planoak, argazkiak eta memoria deskriptiboa.

Lasarte-Oriako Udalaren webean ere kontsultatu ahal izango da informazioa, www.lasarte-oria.eus estekan, eta Lasarte-Oriako Udalaren Erregistroan, ohiko orduetan.

Honako hauek izango dira sariak:

  • Lehenengo saria, 1.500 €

  • Bigarrena, 1.250,00 €

  • Hirugarrena, 1.000 €

  • Laugarrena, 500 €

  • Bosgarrena, 500 €.

 Informazio guztia ikusteko:  http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4179.shtml

Iturria: Lasarte-Oriako Udala