Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OMENALDI SOZIALISTA

PSE-EEk Lasarte-Oriako bere bi alkate eta 21 zinegotziak omendu zituen

Lasarte-Oriako PSE-EEk, Udalan alkate eta zinegotzi kargua arrandiatu zuten pertsonak omendu zituen, udalerriaren konstituziotik, 1985tik 2011 arte, ETA banda terroristaren aldetik bortizkeariaren amaieraren urtea.

1. argazkia

Otsailaren 24an, larunbata, eguerdiko 12etan, Orian kokatzen den El Jardín Jatetxean, Lasarte-Oriako “Froilan Elespe” Elkarte Sozialistak merezi zuten omenaldia eskaini zien udalerriaren konstituzioatik ETAren armatutako bortizkeriaren amaieraren arte, Udalan zinegotzi eta alkate kargua arrandiatu zuten kideei. Froilán Elesperen memoria, ETAk hildako zinegotzia, ekitaldi guztian zehar presente egon zen.

Froilanen alargun Tomasi Pelazek eta bere semea Andoni Elespek jaso zuten diploma eta zilarreko arrosa bat. Horrez gain, beste lagunek jaso zuten diploma eta zilarrezko arrosa atzo: Jesus Zaballos, Ana Urchueguía, José Luis López (Lopezen alargun Filok jaso zuen diploma), Ramón López, Antonio Herranz, Ángel Barrera, Martín Moreno, Julio Legaz, Jone Altuna, Jose Mari Urdampilleta, Fernando Cruz, Jacinto Hernandez, Iñaki Mugica eta Froilan Elespek (haren alargun Tomasik jaso zuen diploma). Omenduak izan arren, Angel Mª Vicente, Juan Pérez, Carlos García, Lourdes Acevedo, Marta Goyaran, Miren Jone Cabezudo, Fernando Escoriaza eta Iñigo Alonsok ezin izan zuten atzoko ekitaldira joan. Diplomak Iñaki Arriolak (PSE-EEren lehendakaria), Idoia Mendiak (PSE-EEren idazkari nagusia), Eneko Anduezak (Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia) eta Iñaki Múgicak (elkarteren idazkari nagusia) banatu zituen besteak beste.

Ekitaldian Lasarte-Oriako "Froilán Elespe" Elkarte Sozialistaren kideetako hamarrak egon ziren , bere lagun hauen omenaldirik bihotzetikoena eskaintzeko. Onarpen jardunaldi sozialista honetan amaitzerakoan bazkaldu zuten elkarkide sozialistek oso giro ederrean.