Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EDUKIONTZI MARROIA

Ingurumeneko diputatuak Pinutegiko parke berriaren obrak eta Kontainer Marroiaren Bulegoa bisitatu ditu

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak Pinutegiko haur-parke berriko obrak eta kontainer marroia martxan jartzeko bulegoa bisitatu ditu.

1 / 2
1. argazkia

José Ignacio Asensiok, Jesus Zaballos alkatea eta Agustín Valdivia hirigintzakok eta ingurumeneko zinegotzia lagun zituela, gure herrian kontainer marroia martxan jartzeko ireki den bulegoa bisitatu du. Diputazioak kofinantzatutako bulego horretan zuzentzen da Lasarte-Orian biohondakinak gaika biltzeko sistemari atxikitzeko kanpaina.

Atxikitzeko kanpaina hori inpaktu handia ari da izaten gure udalerrian, dagoeneko 2.500 familiak baino gehiagok eman baitute izena gaika biltzeko sistema horretan parte hartzeko; beste urrats bat, beraz, Lasarte-Orian sortutako zaborra gutxitzeko, kontsumo sostengarriago baten mesedetan.

Asensio eta Zaballos pozik agertu dira kanpainaren nondik norakoarekin, eta biohondakinak gaika biltzeko sisteman izena ematen jarraitzera animatu ditu herritarrak, gogoraraziz kanpaina hau larunbatean amaituko dela.

Bisita horren ondoren, Asensiok zuzentzen duena departamentua udalerriko lursailetan egiten ari den obretara hurbildu dira. Obra, 48.562 euroko aurrekontuarekin eta 20 egunean burutzeko epearekin, Diputazioa bera ari da egiten.

Horri esker, gaur egun erabilezina zegoen gune bat berreskuratuko da, auzoarentzako erabilera ludiko bat emateko. Proiektuaren barruan, haurrentzako parke bat eta bi mahaiko piknik-gune bat egitea aurreikusten da. Horrez gain, 2 paperontzi eta ur-iturri bat izango ditu.

Haurrentzako jolasak, 1etik 13ra urtekoei zuzenduak, hauek dira:

  • zabu mistoak,
  • txirrista bikoitzeko etxola bat, igotzeko eskailerak, eskalada eta tarteko zubia dituena,
  • txirrista eta eskalatzeko arrapala dituen etxola,
  • belaontzi-itxurako kulunka.

Asensiok nabarmendu zuen Foru Aldundia erakunde lokal bat dela, lurraldeko udalekin elkarlanean aritu eta haiei sostengu eman behar diena. Garrantzizkotzat jo zituen horrelako inbertsio txikiak, horien bitartez lursail degradatuak edo erabilerarik gabeak errekuperatzen baitira herritarren gozamenerako.

Zaballosek, berriz, Diputazioari eskertu egin zion egindako inbertsioa, inpaktu handia izango baitu inguru horretako auzotarrentzat, non haur txikiak dituen jende gazte asko bizi baita, gaur egun haur-jolasen gune bat hurbil ez daukana.

Proiektuaren planoa

Argazkia

Iturria: Lasarte-Oriako Udala