Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   B@KQ

Lasarte-Oriako Udala B@kQ ziurtagiriaren jaulkipena kudeatzen hasi da.

Udalaren zerbitzu digitaletarako sarbidea. Erroldako ziurtagiriak ateratzea, sarrerako erregistroa eta udaleko beste gestio batzuk Internet bidez.

1. argazkia

KZgunearekin eta osasun-zentroarekin batera, udala ere hasia da B@kQ (“baku”) ziurtagiria jaulkitzen, administrazioaren sistema digitaletan identifikatu ahal izateko, dela udaletxean, dela diputazioetan, Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan... Ziurtagiri hori e-DNI, IZENPE, ONA eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartua izango da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta smartphone telefonoetan erabil baitaiteke.

Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu Euskadido administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen. Informazio gehiago https://www.izenpe.eus/bak/ web-orrian eta udalaren bulegoetan.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala