Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ENTITATE SOZIALAK

Udalak 17.500 euro eman dizkie 15 entitate sozialei.

Zerbitzu Sozialen Departamentuak 17.500 euro eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 15 entitateri.

1. argazkia

2017eko diru-laguntzen deialdira 16 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 1 geratu da kanpoan, deialdiko helburua betetzen ez zuelako.

Honako erakunde hauek lortu dute beren proiektu sozialetarako finantzazioa:

  • AGIFES. Buruko gaixotasuna duten pertsonei eta familiartekoei arreta zuzena emateko programa.1.134€.
  • IZAS FUNDAZIOA. Martuteneren espetxeko presoentzako espetxe-arreta programa. 742€.
  • ESPAINIAKO MINBIZIAREN KONTRAKO ELKARTEA-GIPUZKOA Gaixo onkologikoei eta bere senideei akonpainamendua eta laguntza. 221,71€.
  • ADEMGI. Urteko Proiektu Orokorra. 737.50€.
  • ARANTZAZUKO AMAREN PARROKIA. Ostarte Gazte Taldeak programa. 1.281,25€.
  • ALCER-GIPUZKOA. Arreta-zerbitzu psikosozial eta soziosanitarioa. 1.134€.
  • ATECE Gipuzkoa. Burmuineko kalte hartua duten pertsonei eta haien familiei arreta osoa emateko programa. 360€.
  • ORTZADAR. Heltzen Proiektua. 502,50€.
  • ADAHIGI. Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea dutenen familientzako mantentzioko eta arreta goiztiarreko programa. 778,23€.
  • GAUTENA. Udaleku irekien programa. 311,66€.
  • ATZEGI. Elkarte-ekintzarako eta familiei laguntzeko zerbitzua. 762,17€.
  • NAGUSILAN. Beti Zurekin Programa. 464,05€.
  • HOZKAILU SOLIDARIOA. Kontzientziazio-kanpaina. 2.282€
  • ELKARTEA PAUSOKA. Behar bereziekin dituzten umeentzako birgaitze osoko zentroa. 770€.
  • GIPUZKOAKO IKUSMEN URRIKOEN ELKARTEA. Ikusmen-urritasun larria duten edo itsu diren nerabeei eta familiei laguntza psikosoziala emateko programa. 728€.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala