Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2018 EKA 20      FESTA

ERASO HOMOFOBO ETA MATXISTEN KONTRAKO LIGOTEO SANOA, BAI! KANPAINA SAN PEDRO JAIETAN

Udalak Ligoteo sanoa, bai! kanpaina plazaratu du San Pedro jaietarako. Haren bidez, portaera matxistei eta homofoboei buruz kontzientziatu nahi da, eta sexu-eraso posibleak prebenitu.

Lasarte-Oriako alkate Jesus, Zaballosek aurkeztu zuen kanpaina, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, arloko burua eta Emakumeen Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikariak lagun zituela. San Pedro jaiak hastera doazen honetan, udalak festa-garaietako sexuaren eta berdintasunaren gaia landu nahi duela iragarri zuen.

Ligoteo sanoa, bai! kanpainarekin, Zaballosek azaldu zuenez, neurriak hartu nahi dira portaera matxistak eta homofoboak prebenitzeko, sexu-eraso posibleak ekiditeaz gain, horien arriskua handiagoa izaten baita festa-lekuetan.

Zerbitzu Sozialetako zinegotziak kanpaina aletu zuen, hainbat ardatz dituena. Acevedok jakinarazi zuenez, markesinetan eta herriko hainbat puntutan kartelak ipini dira NIK ERABAKITZEN DUT nola, noiz eta norekin goiburuarekin, erlazio guztiak bi alderdiek onartuak izan behar direlako helburua indartze aldera. Horrez gain, berdintasuneko teknikariak tabernetatik pasatuko dira EZ EZETZ da goiburua daramaten 140.000 ahozapi banatzeko, eraso-arriskuaren kasuan zein telefonotara deitu behar den ere zehazten dutenak.

Preserbatiboak ere banatuko dira, transmisio sexualeko infekzioei buruzko oharrekin, festetan guardia ez dugula jaitsi behar gogoraraziz. Eta, azkenik, eskumuturrekoak banatuko dira, kanpainako Ligoteo sanoa, bai! goiburuarekin.

Berdintasuneko teknikariak udalerriko taberna guztietatik pasatuko dira kanpainako materialarekin, eta erasoak ekiditeko protokolo bat martxan jarri beharraz informatuko dute. Lasarte-Oriako ostalaritzari protokolo hau bete dezan eskatuko zaio: lokalean izaera homofobo eta matxistako erasoren bat gertatzen ari dela jakinez gero, argiak piztea, musika itzaltzea eta erasotzailea lokaletik kanporatzea.

Gainera, kanpainaren barruan, haurren txupinazoaren egunean, globoek Rollo Onean! goiburua eramango dute. Eta txupinazoan, globoen goiburua Ligoteo sanoa, bai! izango da, aldi berean eskumuturrekoarekin batera informazio-orri bat banatuko delarik, ligatzeko erari buruz mezu positiboa eskaintzea bilatuz, eta festa-lekuetan ere elkar errespetatu beharra gogoraraziz.

Zaballosek, amaitzeko, Lasarte-Oriako herritarrei eskatu zien inplika daitezela portaera homofobo eta matxisten kontrako borrokan, guzion, eginkizuna baita halakoak desagerraraztea, gogoraraziz biktimaren estigmatizazioa ekidin behar dela, erruaren pisu guztiak erasotzailearen gain erori behar baitu.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

 

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE