Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ELKARTASUNA

Anima Servicios-ek 1.500 euro entregatu dizkio Ostadar-Saiarrerri

Anima Servicios enpresak 1.500 euro entregatu dizkio Saiarreri, Ostadarren kirol egokitu eta inklusiboko sekzioari. Diru hori Eguberrietako Haur-Parkeko sarreretatik bildutakoari dagokio.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkatearekin eta Txus Alonso gazteriako zinegotziarekin, Asier Velascok, iazko Eguberrietako Haur-Parkea kudeatu zuen Anima Servicios enpresaren ordezkaritzan, 1.500 euroren balioko txeke bat entregatu zion Amaia Cadarsori.

Iaz EHParen taberna eta sarrera kudeatzeko GKErik aurkeztu ez zenez gero, enpresa bera arduratu zen sarrera kontrolatzeaz. Konpromisoa zen han bildutako dirua Lasarte-Oriako irabazi-asmorik gabeko entitate batentzat izatea. Oraingo honetan, Anima Servicios enpresakoek interesgarritzat jo dute bildutako dirua Ostadar Saiarre KTn sortu berria den kirol egokitu eta inklusiboko sekzioari entregatzea, kirolaren praktikan pertsona guztiak integratzearen eta barneratzearen alde egiten duen lana bultzatzeko.

Amaia Cardosok, Saiarreren aldetik, eskerrak eman ditu jarritako konfiantzagatik eta entregatzen zaizkien baliabideengatik. Sei hilabeteko bizialdi honetan egin dituzten jardueretatik hauek nabarmendu ditu: multikiroleko eskola, kirol inklusiboko jardunaldiak, Lasarte-Orian egindako saskibaloiko jardunaldietan saskibaloi egokituak parte hartzea, Gipuzkoako atletismoko txapelketan parte hartzea eta Gasteizen egindako multikiroleko jarduera.

Amaitzeko, Zaballosek kirol egokitua praktikatzeak duen kostu ekonomiko handia nabarmendu du, ekipamendu berezia behar izaten baitu. Baliabide gehiago jartzearen garrantzia erakutsi du, desgaitasunen bat duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko, eguneroko bizitzan bezala kirol-bizitzan ere.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala