Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETXEBIZITZA PUBLIKOA

Alokairuko etxebizitza publikoaren aldeko gestioak

Jesus Zaballos alkateak bilera bana egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, Lasarte-Orian alokairuko etxebizitza publikoa sustatzeko.

1. argazkia

Oraindik orain, alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, bi bilera egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, hitzarmen bidez etxebizitza munizipalak uzteko, bai eta zenbait partzela ere, alokairuko etxebizitza publikoak eraiki ahal izateko.

Martxoaren 9an bilera Alokabideko zuzendari nagusi Patricia Valekin izan zen. Alokabide Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publiko bat da, alokairuko parke publikoa kudeatzen duena. Lasarte-Oriako Udalak bere jabetzan dauzkan etxebizitzak kudeatu ezin dituenez gero, aurreko gobernu-ekipoak kendu egin baitzuen Etxebizitzen Departamentua, alkateak Alokabideri eskaini dio etxebizitza horiek alokatzeko kudeaketaren zesioa, hitzarmen bidez.

Eskaini diren etxebizitzak Zapategi, Bekokale eta Zelaialde kalekoak eta etorkizunean udalak Hipodromo etorbidean jasoko dituen 30 etxebizitzak eta Zabaletaberriko 15ak dira. Helburua da etxebizitza horiek lehenbailehen jartzea lasarteoriatarren esku, haiek lehentasuna izango dutelarik.

Martxoaren 17an bilera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko zuzendari Pablo García Astrainekin izan zen. Oraingo honetan Zaballosek egin duen eskaintza izan da hitzarmen bidez hiru partzela uztea Goiegiko Ibarra, Oriagain eta Zabaletaberri eremuetan, Lasarte-Orian etxebizitza publikoa eta dotaziozko apartamentuak sustatzeko. Helburua da etxebizitza horiek zenbaitek ere alokairuzko izaera izatea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala