Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AGENDA 21 ESKOLARRA

Agenda 21 Eskolarrak mugikortasunaren aldeko neurrietan aurrera egiteko eskatu du

Sasoeta eta Landaberri ikastetxeetako ikasleek alkateari eskatu zioten neurriak har daitezela Lasarte-Orian mugikortasun jasangarriaren alde egiteko. Jesus Zaballosek martxan diren ekintzen berri eman zuen.

1. argazkia

Sasoeta eta Landaberri ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan zehar Agenda 21 Eskolarrean egindako lanaren berri eman zuten batzar-aretoan.. Bi ikastetxeetako ordezkariek udalbatzako eserlekuak hartu zituzten egun batez, beren lanean aurkitu dituzten hutsune eta arazoak eta egin dakizkiekeen hobekuntzak azaltzeko.

Hilabete hauetan zehar gure herriko kale eta plazetan ikusi dituzten eta mugikortasun jasangarria zailtzen duten portaera ez egokien kontu ere eman zuten.

Ondoren, zenbait galdera egin zizkioten alkateari, zeinekin batera baitzeuden hezkuntzako zinegotzia eta hirigintzako, obretako eta ingurumeneko zinegotzia. Zaballosek galdera guztiei erantzun zien, mugikortasun jasangarriaren arloan jadanik abian diren edo udalaren aurtengo aurrekontuetan aurreikusita dauden ekintzen berri emanez.

Ikasturte honetan, proposamenak 3 ataletan banatu ditugu: alde batetik ikastetxe bakoitzari dagozkionak eta bestetik udalerriari oro har zuzendutakoak.

Hauek dira alkateari zuzendu zizkioten proposamenak, hainbat ardatzetan banatuak:

SENTSIBILIZAZIO-KANPAINAK:

  • Herri barruan auto partikularraren erabilera murrizteko.

  • Bidegorrien eta oro har garraio publikoaren erabilera sustatzeko.

  • Behar ez bezala ez aparkatzeko, batez ere eskoletako sarreretan.

  • Jokabide desegokiak ekiditeko, “Eskola-bidea” dela azpimarratzeko seinale adierazgarriak ipintzea.

BIZIKLETAK ETA BIDEGORRIAK:

  • Oinezko bideen eta bizikleta-bideen sarea hobetzea.

  • Bidegorriak eskoletaraino luzatzea.

  • Bizikletentzako aparkalekuak jartzea herriko leku desberdinetan.

  • Bidegorrien erabilera bultzatzeko, bizikletak alokatzeko sistema bat jartzea, Donostiako DBizi sistemaren antzera.

IRISGARRITASUNA UDALERRIAN:

  • Oinezkoen pasabideetan segurtasuna bermatzeko, semaforo eta zebrabide gehiago ipintzea. Adibidez, Orian, “Ruta 33”ren parean, zebrabidea jartzea. Ez dago modu segururik errepidea gurutzatzeko parte horretan.

  • Espaloiak zabaltzea hainbat tokitan, hala nola Kale Nagusian udaletxe zaharraren aurrean, Sasoetako aldapan...

  • Espaloietan oinezkoen bidea oztopatzen duten ibilgailuak eta tabernetako terrazen tokia kontrolatzea eta arauak betearaztea.

IBILGAILUAK HERRI BARRUAN:

  • Kotxeen abiadura moteltzeko neurriak hartzea: semaforoak, seinaleak...

GARRAIO PUBLIKOA:.

  • Garraio publikoaren erabilera sustatzeko, “Manttangorri” zerbitzuaren maiztasuna handitzea eta garraio-enpresekin linea bakoitzeko eskaintzaren merkatzea adostea.

LANDABERRI IKASTOLA:

  • Hipodromoko zubitik ikastolara doan bidean oinezkoen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak adostea Donostiako Udalarekin. Hainbat aukera ikusten ditugu: bidea zabaltzea, norabide batekoa izan dadila, espaloia edota bidegorria izan dezala...

  • Aipatutako bide honetatik ikastolara doan aldapa hobetzea, lurra beheraka mugitu da eta.

  • Ikastolan bertan jangela balego edota ordutegi jarraitua bagenu, autobusaren bidaiak murriztu egingo lirateke.

SASOETA IKASTETXEA:

  • Ikasleon segurtasuna bermatzeko, gure eskolarako bidea babestea. Hainbat aukera ikusten ditugu: espaloiak zabaltzea, espaloi eta errepide artean hesia jartzea, batez ere kotxeak espaloira ez igotzeko...

  • Eskolako sarrera-irteeretan udaltzain baten presentzia, hainbat gurasoren jokabide desegokiak ekiditeko.

  • Gure autonomia eta jokabide arduratsuak bultzatzeko eta gure arteko harremanak sendotzeko, oinez egiteko bide alternatiboak diseina daitezen eskatzen dugu. Beheko jolasgunetik eskolara sarbide berri bat egiteko eskatzen dugu.

Agenda ikusi

Iturria: Lasarte-Oriako Udala