Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONTSUMOA

Eskuratu zure argindarra kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lasarte-Oriako Udalarekin, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du maiatzaren 17an, 18:00etan, Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan.

1. argazkia

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 15a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • ·         Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
  • ·         Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:30tatik 17:00etara)
  • ·         Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala