Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2017 MAR 15      SAN PEDRO JAIAK

IREKI DA 2017KO SAN PEDRO JAIETARAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28 arte egongo da irekita. 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi

goitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.

Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.

Subentzioari buruzko informazioa: http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4174.shtml

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE