Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AGENDA KULTURALA

Abenduko agenda kulturala

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Garrantzizko lekua izango du musikak berriz ere hilabete honetan. Nabarmentzeko beste jarduera bat Jalguneren 25. urteurrenaren ospakizuna dugu.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotzia eta udaleko teknikariak lagun dituela, abendurako kultura-programazioa aurkeztu du. Nagusiki musikaz osatua datorkigu egitaraua, eta Eguberrietako jaietan ardaztua. Abenduaren 3an, Kulturetxean egingo den Jalguneren 10. jaialdia ere nabarmendu du, aurten 25 urte betetzen baitituzte gure artean.

Hilaren 4an, Gipuzkoako etxe erregionalen federazioak gabonetako kanten lehiaketa antolatu du Kulturetxean. Danok Kidek antolatzen duen musika zikloaren barruan, hilaren 16an, Brigitarren komentuan, Eguberrietako kontzertu bat egingo da F. Escudero Kontserbatorioko abesbatzaren eta gitarren eskutik. 18an, leku berean, Alboka Abesbatzak eguberrietako kantak abestuko ditu. Eta 22an, Kulturetxean, Musika Eskolak Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko digu. Gospel Soulek Kulturetxean eskainiko duen Gospel kontzertuarekin emango zaio bukaera musika egitarauari.

Hilaren 12tik 16ra merkataritzaren eta ostalaritzaren astea izango da, Aterpearen eskutik. Egun bakoitzean, establezimendu bat eta taberna bat elkartuko dira Eguberriaren  eta Urteberriaren harira hainbat proposamen eskaintzeko.

Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik. Hilaren 22tik 31ra, Eguberrietako Haur-Parkea izango da, hiru gunetan: Michelingo pilotalekuan, pista estalian eta Bitarte pistan. Eta hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:30etik 20:00etara.

Hilaren 2an, Makelur antzerki talde amateurrak “Eterna juventud” antzezlana ekarriko du Kultur Etxera, Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.

17an, Lasarte-Oriako Kalerafesten bigarren edizioaren eguna izango da. Hainbat espaziotan ospatuko da egunean zehar: haur jolasak, musika, emanaldiak…

17an, dantza saioa izango dugu Kulturetxean. Cielo Raso konpainiak “Tormenta” ikuskizuna eskainiko du.

Ipuin-kontariek liburutegian jarraituko dute. Hilaren 19ean, berriz ere Pello Añorga ariko da gaztetxoenen gozamenerako. Eta hilaren 23an, “Lasarte-Oriako Euskalgintza 1966-2016” bideoa emango da Kulturetxean.

Hil honetan, haurrentzako zinemak film hauek ekarriko ditu: 4ean “Trolls”, 11an “Ozzy” euskaraz eta 18an “Vaiana”. Helduentzako zinemak, 4ean “100 metros” eskainiko du, 10ean eta 11an “Sully”, eta 18an “La llegada”. Okendo zine-forumak hilaren 2an “El hombre de las mil caras” proposatzen du, eta 16an “Snowden” J.B.A.n.

Abenduko egitaraua        Abenduko egitaraua 2

Iturria: Lasarte-Oriako Udala