Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LITERATURA

2018ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea

Maiatzaren 25an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.

1. argazkia

Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.

Haurrentzako kategorian, espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:

  • A kategoria: 2009. urtean eta hurrengoetan jaioak.

               - Euskarazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).

  • B kategoria: 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaioak.                                                   -Euskaraz  Ipuina (gai librea,  gutxienez bi folio).                                          
  • C kategoria: 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaioak.

                -  Euskaraz  Ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)

                -  Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).

Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:

  • ·         1. saria: 200 € eta diploma
  • ·         2. saria: 150 € eta diploma
  • ·         3. saria: 100 € eta diploma

Helduentzako kategorian, espezialitateak eta sariak hauek dira:

  • ·         Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650 €
  • ·         Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak,1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • ·         Poesia gaztelaniaz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
  • ·         Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1992  eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • ·         Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650 €
  • ·         Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650 €
  • ·         Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650 €
  • ·         Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne.  1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650 €.

Sarien banaketa azaroaren 17ean egingo da.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala